Frutak

Albumes ilustrados
978-84-9172-123-9
EUSKERA
18
160cm
160cm
ILARGIAN KULUNKANTARI
8,50 €

?Animaliak? liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. ?Frutak? liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren ?begia hezi eta belarria eztitu?ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.



Bestalde, O?scar Villa?nen esku ?1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala? gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villa?nen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak ?literarioa eta plastikoa? doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.



Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza ?erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da?. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.



Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.



Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.



«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

  • Animaliak
    Animaliak
    Rubio Herrero, Antonio
    9788491721222
    PAMIELA
    Disponible para envío

    8,50 €

  • Juego de letras
    Juego de letras
    Rubio Herrero, Antonio
    9788484644712
    KALANDRAKA
    Disponible para envío

    15,00 €

  • La mierlita
    La mierlita
    Rubio Herrero, Antonio
    9788484644071
    KALANDRAKA
    Disponible para envío

    14,00 €

  • Lúa
    Lúa
    Rubio Herrero, Antonio
    9788484643814
    KALANDRAKA
    Disponible para envío

    12,00 €

  • Las alas del avecedario
    Las alas del avecedario
    Rubio Herrero, Antonio
    9788416721078
    FAKTORIA K DE LIBROS
    Disponible para envío

    14,00 €

  • Violí
    Violí
    Rubio Herrero, Antonio
    9788484649540
    KALANDRAKA
    Disponible para envío

    8,50 €